["Nire Etxeko Artista" abestiaren letra]
[Intro]
Artista izatearen
Loturen jabe
Gogaitzen diren guztien
Bozeramaile ere
[1. Bertsoa]
Ama artista izan nahi dut
Hemendik kanpo
Ihes egiteko gogoa
Sartuko zaidan arte
Beti gehiago
Beti gehiago nahi
Aurreikusi ezin den
Guzti horrek utzi nau blai
Ere bai
(Beti gehiago nahi)
[Errepika]
Zerbaiten faltan
Abesti hau sortzeko
Orain bukatu
Edo hobe aurrerago
Nere kantuak
Ez badu deus balio
Inorri ez dio minik egingo
[2. Bertsoa]
Nire etxeko artista
Prеziatuena
Amaren artista kuttuna
Izatea еz ahal zen ba nahikoa?
Orain kargu egin beharko duzu gainera
Etortzen zaizun guztiaz
Edo etortzen ez denaz
Ilusioak amorruak baino
Gehiago mugitzen
Nauen bitartean
Ez naiz gehiegi kezkatuko
[Errepika]
Zerbaiten faltan
Abesti hau sortzeko
Orain bukatu
Edo hobe aurrerago
Nere kantuak
Ez badu deus balio
Inorri ez dio minik egingo
(Zerbaiten faltan)
[Zubia]
Eromena da ilusioak beste
Zerbait bilakatzearen gogo falta
Eromena da eromena ez dena
Serioegi bihurtzen den pasioa
Hanka non jarri
Jakitearen faltan
Saiatuko naiz
Joaten lo egitera
Hemen eroek
Egiten dugu amets
Baian guk ez dugu lortzen
Loa hartzen erez
(Ez dugu lortzen loa hartzen)
(Saiatuko naiz)