Gorrotoa aurpegi zurian kateak ditut ariman
Etsipenaren kateak, bizitzaren samarenak
Gogoaren baitan gorrotoz josiak
Kateek loturik naukate iluntasunera
Beltzitu dizkidate begiak
Makurtu ezpainak, estutu didate bihotza
Herdoildu zaizkit hezurrak
Lurrundu bizitzeko nahiak
Kateek loturik naukate iluntasunera
Gauaren hotzak saminduraz betetzen du nire arima
Herioren etxean hartuko dut babesa
Gaua da nire aberri bakarra
Ni hilko naiz eta belea etorriko da
Ustelduko dira gorpu eta hezurrak
Baina kateek lotuko dute nire arima iluntasunera
Gaua da nire aberri bakarra