Beso bat ezpata
Aizkora bestea
Gorputza pagoa, trinkoa, azal urkaria
Bihotza tenplu bat
Txol korazatua
Sarbide zailak ditu klabe-armadurak
5-7-5 - HAIKU ERRITMORA JOZ
5-7-5 – KODE POETIKOA ADOS
5-7-5 – BRUCE LEE-REN ESTILOZ
5-7-5 – XAMURAIA ERRESPETOZ
Mingaina katana
Bertsotan Egaña
Zorrotza Ezkurrak jotako pilota bezala
Beethoven bat, altzairuna
Zatoichiren doitasuna
Euri tanten konpasera, Lucy Liu-ren gardentasunaz
5-7-5 - DRAGOIARENA JASOZ
5-7-5 – IRAKASPENAK GOGOZ
5-7-5 – KALEAN AGURTU GHOST DOG
5-7-5 – ZURE XAMURAIA BETIKOZ
Atzean mendia
Itsasoa aurrean
Bizkarra gerizatua, zabalik mundurat
Eguzki Lorea
Baratza ereindua
Izan bizkor oximoronez lur minatuan
5-7-5 – HAIKU ERRITMORA JOZ...