Aita-semeak tabernan daude,
Ama-alabak jokoan.
Berriz ikusi beharko dugu
Behi gizena auzoan,
Berriro ere ez da faltako
Trapu zaharrik kakoan.
Eta lapurrek ohostu dute
Guk gendukana etxean,
Eta gu gaude erdi biluzik
Beti inoren menpean.
Hondamendia gertatu zaigu
Geure etxean horrela,
Guztiok bizi nahi dugu baina
Nola biziko bestela?
Geurea dugu erru guztia
Geurea dugu osoa,
Ez inori ba errua bota
Euskal Herria hiltzean.
Baina gaztea naiz eta daukat
Etorkizuna eskuan,
Ez zaigu hilko Euskal Herria
Ni bizi naizen artean.