Eguzkia berriz irten da
Ekaitz hura atzean utzita
Hitz ilunak amaitu eta
Ikusten dugu berriz argia
Momentu zailenetan ere
Zutik eta aurpegia ematen
Ahaztu gabe nondik gatozen
Asmatu gabe nora goazen
Harriek erakutsi zuten
Mundu honen aurpegi zikina
Baina pausoak eman arren
Ez da beste bat gure arima
Begira gure izena aurrean
Ikusten duzuna da garena
Sua ta bihotza
Izerdiak ematen duen
Oihartzuna geurea egiten
Hitzen doinuaren atzetik
Dagokigun bide hura bilatzen