Ateak ixten dituzunean
Ez duzu entzuten esaten dizudana
Horregatik jartzen dizkizut
Hitz hauek begien aurrean
Infernu hortan sartu zarenean
Gogoratu ezazu nor garen
Jaso burua ta esan baietz
Indarra ta argia soberan daukagula
Zure mina ezagutzen dut
Zure zauria sentitu ahal dut neuk ere
Baina begira nazazu orain
Gezurrak amaitu dira betiko
Argi iluna, nor da honen erruduna
Heldu nazazu, izan gaitezen nahi duguna
Ez al diogu aurpegia eman
Etorri den guztiari?
Ez al gara altxatu indartsuago
Kementsuago, lurrera erori ondoren?