Lurrunak ez du oraindik
Kristalak eztali
Eta gogaitua nago honez gero
Autobusarekin
Eguraldiaren berri irratian
Eta zer dio alu horrek
Galdu zintudanetik.
Nondik nora datorkidan
Orain zure oroimena
Arraia laranja kolore beltza
Faltan ditut
Estazioetan ematen geroztik orduak
Galdu zintudanetik
Hutsean ari
Alperrik nabil
Galdu zintudanetik
Teloia jausita mikroak bildu
Gauez etxaldera bakarrik zurekin
Herdoila seinaletan lo
Hau bakarrik ibiltzearen ordaina
Galdu zintudanetik
Behar bezala ez nabil ez
Aparta ginduztenetik
Non lo egin dezaket esan
Zure altzoan izan ezik
Non gitarra gord, erretzekoa
Hau miseria latza
Galdu zintudanetik
Neure furgoi beltza
Arraia laranjaz
Saldu zintudanetik.