Tik-Tak nere bihotza,
burua irakiten,
itxaropenaren
atea irekitzen.
Milaka pentsamendu
ziztu baten menpe,
alde egin ezazue denok
hemendik mesedez.
Eztanda egingo dut,
ba dakit nor naizen,
aginduak betetzen
beti obeditzen.
Gizakien proiektua
atzo izan nintzen
eta gaurkoan nago
gero amesten.
Erlojuak narama,
azken bidaia!
iluntasun beroa,
argia itsua!
Erlojuak narama,
azken bidaia!
iluntasun argia,
guztiak itsuak!
Boom egin eta krash!
dena pikutara!
Boom egin eta krash!
popatik hartzera!
Garaia iristeko
gero ta gutxiago.
Protagonista izateko
ni beti prest nago.
Momentua heltzean
guztia akabo,
begiak ixten ditut
berriz zabaltzeko.
Beltza, gorria, urdina,
berdea, zein ote?
Moztearen zalantza,
ohorea zure
erantzuna baduzu
aukera duzu hemen
zein? zein? zein?
zein kolore?