Aske naizela amestu dut
eta ametsa ez zait jada joaten
baina ez dut nahi berriz
ez begiak itxi
berriro ez badut amesten.
Barruan daramat oraindik
bihotzetik gertu taupaka
eta nola adierazi
ezin bada ikusi
aske sentitzen naizela.
Uoooh! ahotsak altxatuz.
Uoo! aske gara.
Uoooh! ametsak askatuz, uoo!
Askatasunaz mintzatzen
barruan den zerbaiten lez
inork ezingo du
ez eman eta ez kendu
aske bagara sentitzen.
(Ragga)
Ametsak erre egingo ditugu
eta kearekin seinaleak egin
guregana gertura zaitezten
eta amets gehiago bildu dezagun
eta amets gehiago erreko ditugu
eta kearekin seinaleak egin
guregana gertura daitezen
eta amets gehiago bildu dezagun.