Gaueko iluntasuna
Zure barnean sentituz,
Gaueko isiltasuna
Gau eta egun pairatuz,
Lau horma hoien artea
Zure bizitza iragaiten,
Begirada goibel hura
Betirako izango duzu.
Gaua! Argia izan arren,
Gaua! Adorea izan arren,
Gaua! Ameztu arren,
Gaua!
Egunaren goxotasuna
Minutuero joaten zaizu,
Egunaren hezetasuna
Hezurretan daramazu.
Egoera estu horretan
Zure bizitzako urteak,
Pentsamenduan askapena,
Zurea ta herriarena.