Planetaren edozein tokitan
Haundiak beti jaten du txikia
Injustiziak eta izerdiak
Jarraitzen dute itotzen herria
Nazioen arteko elkartasuna
Eta jendearen batasuna
Ezinbestekoa suertatzen da
Gure argirik gabeko bidean
Ukabilak altxatuz
itxaropena piztuz
Dagokiguna eskura dezagun
Ez zaitezte makurtu borrokatu eta lortu
Gure buruaren jabe izan arte
Estaturik gabeko herriengan
Eta lur gabeko pertsonengan
Urterik urte egon den kataia
Urturik izango da heuren laia
Ez ditzagun anaiak ahaztu
Munduko zelai itzela landuz
Zeren lur zati bat askatzean
Neurri batean askatzen da gurea.