Idahotik iritsi zen,
Izena zuen Mike.
Mike Aguirre, dantzaria
"nice Basque-American"
Uda batez, hamar egun,
bederatzi gaba, ze gaba!
Itsasoaz bestaldean
Alice zegoen zain.
Mike!
Aurresku bat,
izerdi tanta bi
begiradak gurutzatuz...
Igurtzien zain!
Morrosko laztana!
Uste gabe, don't know why?!
Desire!, desioa.
Ai nire dantzari gozo
Zure zain, esperoan...
Aurreskua dantza zoli
zure pausoetan
Horren sendo, horren gizon
hanka goratzean.
Ez zenuen ezagutzen
zure alde hori, ez horixe!
Iluntzean, ohatzean,
beti "mutil-dantza"!
Mike!
Eta oraindik
Orain zuk, orain nik
itsasoa gurutzatuz
dantzatzen dugu,
Morrosko laztana!
Uste gabe, don't know why?!
Desire!, desioa.
Ai nire dantzari gozo
Zure zain, esperoan...